trace element
- 1. Biol.
- sin. micronutrient, microelement
Organismoak oso kantitate txikian ezinbestekoa duen elementu kimikoa. Funtzio zehatza dute (nagusiki, metabolismoko erreakzio entzimatikoetan) eta gutxiegi izateak arazo eta gaitzak sorrarazten ditu. Gehiegi izatea ere kaltegarria izan daiteke askotan (metalen kasuan, bereziki, kontzentrazio batetik gora toxikoak baitira). Animalietan, garrantzitsuenak boroa, zinka, kobaltoa, kobrea, burdina, manganesoa, selenioa eta iodoa dira; landareetan, ostera, boroa, zinka, kloroa, kobrea, burdina, manganesoa, molibdenoa eta sodioa.